Euskaltegiak 30 urte baino gehiago daramatza lanean

Hegoalde Euskaltegia Hegoalde Kultur Elkarteak 1985eko abenduren 17an sortu zuen eta, 241 zenbakia dauka, eta 1986ko otsailaren 27tik HABEk homologatua da.

Hasi ginenetik, hamar mila ikasle baino gehiago ibili dira gure artean ezagutza hobetzeko asmoz. Hegoalde Kultur Elkartea, eta ondorioz euskaltegia, irabazi asmorik gabekoa da, eta honek etekinak helburuetarako baino ez direla erabiliko esan nahi du, hau da, inoiz ez dira banatuko.

Elkartearen helburuak, estatutuen 2. artikuluan oinarrituta honelakoxeak dira: “ irabazi asmorik gabeak eta orokorrak eta, aldi berean, euskal kultura eta euskara zabaltzekoak, elkarbizitzari garrantzia emanez”.